Xvfb Ingurune Grafiko Birtualak

Sortzen dituen errendimendu galerak direla eta, linux zerbitzarietan ez da inolako ingurune grafikorik abiatzen. Hori dela eta, ezinezkoa izaten da derrigorrez ingurune grafikoa beharrezko duten aplikazioak exekutatzea.

Arazo honi aurre egiteko, Xvfb komandoaz baliatu gaitezke. Xvfb edo X Virtual Framebuffer komandoak, memoria espazioan ingurune grafiko birtual bat sortzeko gai da. Horrela ingurunea beharrezko duten aplikaziak exekutatzeko gai ziango garelarik. Hauek dira Xvfb instalatu ahal izateko beharrezko pausuak:

sudo apt-get install xvfb
 
sudo apt-get install xfonts*

Bigarren komando hau ez da guztiz beharrezkoa sistema guztietan, baina garrantzitsua da  xvfb komandoa erabiltzean erroreak agertzen diren kasuetan.

Behin komandoa instalatuta bere erabilera honakoa litzateke

  • Ingurune birtuala sortu, non ingurunearen identifikadorea kasu honetan 8765 zenbakia izango den.

Xvfb :8765 -ac &

  • DISPLAY aldagaia eguneratu, exekutatuko den programak ingurune berriaren berri izan dezan (ez ahaztu identifikadorearen amaieran dagoen “.0” balioa).

export DISPLAY=:8765.0

  • Orain nahi dugun programaren komandoa idatzi:
gedit

Komando honen erabilera JDownloader programarekin testeatu da Ubuntu Server 8.04 LTS batean. Oso erabilgarria suerta daiteke komando bidezko maneiua ez duten programak zerbitzari batean martxan izateko.

Machine Check Exception

Machine Check Exception-a, prozesadore baten barne arazoak erabiltzaileari jakinarazteko mekanismoa da. Windows sistema baten azpian lan egiten duen hardwareen kasuan, mekanismo honek, horren ezagunak diren pantailazo urdinak sortzen ditu. Linux sistematan ordea honelako mezuak agertzen dira (Sistema izoztua geratzen delarik):

Machine Check Exception Linux makinatan

Machine Check Exception Linux makinatan

Mezu hauek kriptikoak izaten dira eta beraz, arazoaren funtsa zein den ezagutzeko, mcelog bezalako utilitateak erabili beharko dira informazio zehatzagoa lortu ahal izateko.

Ubuntu sistema batean honako pausuak eman behar dira mcelog aplikazioa erabili ahal izateko:

sudo apt-get install mcelog

Ondoren terminal bat ireki eta honako komandoa exekutatu

sudo mcelog

Sistemak honelako informazioa pantailaratuko du:

mcelog komandoaren emaitza

mcelog komandoaren emaitza

Mezu hauetan atal interesgarriena MCA lerroari dagokiona da. Lerro honetan prozesadoreak jasandako errorearen informazio zehatza eskaintzen da, internet bidez soluzio posibleak aurkitzeko erabil erraza. Ala ere prozesadore fabrikatzaile gehienek, prozesadoreen gida zehatzak publikatzen dituzte sarean, bertan, errore hauen deskripzio eta zergaitiak aurkitu ahalko direlarik.

Esteka interesagarriak:

Postfix Posta Zerbitzaria Instalatzen

Zerbitzari batean postfix posta zerbitzari bat martxan jartzeko pausuak honakoak dira:

Lehenik eta behin postfix paketea instalatu behar da honako komandoaz:

sudo apt-get install postfix

Instalazioan zehar, konfiguraziorako menu txiki bat agertuko zaigu kontsolan. Puntu hau garrantzitsua da, postfix berak konfigurazio patroi bat edo beste eratuko duelako aukeraren arabera.

Kasu honetan, zerbitzaria Euskaltel-en internet konexio batera konektatua dagoenez, 25 portua itxia dago. Hori dela eta, ezinezkoa da posta zuzenean postfix zerbitzaritik bidaltzea, erdibideko bat erabili beharra dago. Beraz Internet with smarthost aukeratu da.

Hemendik aurrerako pausuak garrantzitsuak dira azken konfigurazioa zuzena izan dadin.

Mail domeinuaren izena ezarri, kontuan izan beharra dago domeinua lehenagotik existitu behar duela:

Hurrengo pausua erdibideko smtp zerbitzariaren helbidea ezartzea da, Euskaltel-en kasuan safemail.euskaltel.net:587 helbidean dago kokatua (587 portua erabiltzen du).

Aurrera jarraituz instalazioa amaitutzat joko da.

Azkenik honako puntuak kontuan hartzea gomendagarria da:

  1. Zerbitzariko firewall-ean 25 portua ireki beharra dago.
  2. NAT zerbitzua erabiltzen bada konexiorako Routerrean, 25 portua postfix zerbitzarira esplizituko bideratu beharra dago.
  3. Kontuan izan domeinua eskaintzen duen zerbitzuak Mail Exchange (MX) zerbitzua eskaintzen duela.

OHARRA: Webmin-eko mail gestorea erabiliz gero ezinbestekoa da moduluko konfigurazioan Domain to use in From: address aldagaian oroitz.dyndns.org domeinua ezartzea.