WebSVN Errepositorio Arakatzailea

WebSVN internet bidez Subversion errepositorioak arakatzeko tresna da. Oso erabilgarria suerta daiteke garatutako kodeak modu profesionalean plazaratzeko.

Atzitzaile hau Apache web zerbitzariaren dav_svn moduluaren laguntzaz, urruneko errepositorioak atzitzeko gai da. Hona hemen sistema martxan jarri ahal izateko jarraitu beharreko pausuak.

  1. Lehenik dav_svn modulua instalatu beharra dago
    sudo apt-get install subversion libapache2-svn
  2. Apache zerbitzarian modulua aktibatu
    sudo a2enmod dav_svn
  3. Apache zerbitzarian vhost berri bat sortu eta honako kodea atxikitu. Ikus daitekeen moduan SVNListParentPath eta AuthzSVNAccessFile parametroak errepositorioaren instalazioarekin erlazio zuzena dute.
    <VirtualHost *:80>
            ServerName svn.domeinuaren.izena
     
            ServerSignature On
            LogLevel warn
            ErrorLog /var/log/apache2/error.log
            CustomLog /var/log/apache2/access.log combined
     
            <Location />
                    DAV svn
                    SVNParentPath /errepositorioen/erro/direktorioa
                    SVNListParentPath off
                    SVNPathAuthz off
                    AuthzSVNAccessFile /errpositorioen/erabiltzaile/fitxategia/authz
            </Location>
    </VirtualHost>
  4. Azkenik Apache zerbitzaria berhabiaratu eta dagoeneko Subversion errepositoriorako sarrera izango duzu svn.domeinua.izena helbidean.
  5. Kontuan izan beharra dago errepositorioaren authz fitxategia modu egokian konfiguratu beharra dagoela. Bestela, internet bidez edonork errepositorioan aldaketa sortzeko aukera izatea gerta liteke.
  6. Behin dav_svn modulua eta kanpo konexioa konfiguratuta, WebSVN instalatzea da hurrengo pausoa. Lehenik azken bertsioa jaitsi beharra dago honako helbidetik http://websvn.tigris.org/servlets/ProjectDocumentList
  7. Ondoren gustoko direktorio batean deskonprimitu eta Apache zerbitzarian vhost berri bat sortu beharra dago. Modu honetara WebSVN tresnaren web gunerako sarrera sortuz:
    <VirtualHost *:80>
            ServerName websvn.domeinuaren.izena
     
            ServerSignature On
            LogLevel warn
            ErrorLog /var/log/apache2/error.log
            CustomLog /var/log/apache2/access.log combined
     
            DocumentRoot /websvn/orrialdearen/direktorioa
     
            <Directory /websvn/orrialdearen/direktorioa>
                    AllowOverride None
                    Options -MultiViews -Indexes
                    Order allow,deny
                    Allow from all
            </Directory>
    </VirtualHost>
  8. Azkenik WebSVN orrialdea konfiguratzea besterik ez dago. Horretarako, instalazioak berak dakarren tutorial txikia jarraitu. Tutoriala honako helbidea atzituz lortu dezakezu http://websvn.oroitz.dyndns.org/doc/install.html.

Azken emaitza zein den ikusteko http://websvn.oroitz.dyndns.org orrialdean aurkitzen den nire WebSVN pertsonala bisita dezakezu.