Kanpo Web Erabiltzaileak

Kanpo web erabiltzaile berri bat sortzeko lehen pausua SFTP erabiltzaile mugatu berri bat sortzea da. Adibide honetan webuser erabiltzaile izena erabiliko da.

Behin prozesua amaituta hurrengo urratsa web orrialdearen gordailua sortzea da. Kasu honetan web orrialdeak /var/www direktorioan gordeko dira. Beraz:

sudo mkdir /var/www/webuser
sudo chown webuser:webuser /var/www/webuser
sudo chmod 755 /var/www/webuser

webuser erabiltzailea SFTP erabiltzaile mugatu da, beraz ez du /var/www direkotorioa atzizeko modurik. Atzipena ahalbidetzeko ezinbestekoa da direktorio binding-a egitea. Lehenik erabiltzaileran home-an www izeneko direkotorioa sortu beharra dago:

sudo mkdir /home/webuser/www

ondoren direktorio biak binding prozesuaz linkatu:

sudo mount /var/www/webuser /home/webuser/www -o bind

horrela erabiltzaileak /var/www/webuser direktorioaren edukia atzigarri izango du /home/webuser/www direktorioaren bitartez. Prozesu hau ordea ez da behin betikoa. Zerbitzaria berabiatzearakoan komando bera exekutatu beharko da berriz ere. Hori dela eta /etc/rc.local script-ean lerro hori gehitzea gomendatzen da (Kasu honetan azken script horretan exekutatzen den azpi-script batean gehitu da /home/myuser/bin/mount-binds.sh-an alegia).

Azkenik, web erabiltzaile askok mysql datu basera atzipena beharrezkoa izaten dute. Horretarako phpmyadmin bezalako tresna bat erabiltzea gomendatze da. Prozesuan honako puntuak izan beharko dira kontuan:

  • Sortutako erabiltzailearen izen eta pasahitza sistemakoaren berak izatea gomendatzen da.
  • Erabiltzaileari baimen global guztiak ezabatu behar zaizkio (zerbitzariko beste edozein datu base atzitu ez dezan).
  • Erabiltzaile izen berbera izango duen datu base berria sortzea.
  • Erabiltzaileari bere datu base propioari beharrezko baimenak ematea.

Atzipen ez onartuak ekiditeko, garrantzi handikoa da sortutako erabiltzailearen baimenak egiaztatzea,

Distira Sentsorea Ubuntu Sistemetan

Arazo arrunta da Linux distribuzio bat ordenagailu eramangarri batean instalatzerakoan, “Fn” tekla bidez aktibatzen diren funtzioak ehuneko ehunean eskuragarri ez egotea. Hori dela eta post honetan Asus makina batean, distira sentsorea nola aktibatu azalduko da.

Lehenik aipatu beharra dago, Ubuntu sistematan, hardwarea, fitxategietan grabatutako balioen bidez konfiguratzen dela. Fitxategi hauek /sys/ erroan gorderik aurkitzen dira. Kasu partikular honetan distira sentsorearen konfigurazio fitxategia honakoa litzateke:

/sys/devices/platform/asus_laptop/ls_switch

Bertan “0” (ezgaitua) edota “1” (gaitua) baloreak esleitu daitezkeelarik.

Balio aldaketa hauek ordea, birabiaraketaren ondoren baliogabetuak izango dira, sistemak defektuzko balioak esleitzen baititu hasieraketa prozesuan. Horregatik, baloreei persistentzia eskainiko dien sysfsutils erramintaren erabilera beharrezkoa da. Behin instalazioa amaitzen denean, /etc/sysfs.conf konfigurazio fitxategia editatu beharra dago honako lerroa gehituz:

devices/platform/asus_laptop/ls_switch=1

Kontuan izan, programak berak /sys/ aurrezkia esleitzen diola lerro bakoitzari. Fitxategia gorde eta sistema birabiaratu ondoren, gure Asus eramangarriaren distira sentsorea martxan izango da.

JDownloader Testuzko Linux Zerbitzari Batean

Post honetan ingurune grafikorik ez duen Linux zerbitzari batean JDownloader deskarga programaren instalaziorako pausuak argituko dira.

Lehen pausua JDownloader programa deskargatzea eta instalatzea da. Horretarako honako orrialdetik instaladorea lortu eta instalazio pausuak jarraitu besterik ez duzu. http://jdownloader.org/download

Behin aplikazioa instalatuta, exekutatu eta JDownloader-ek dakarren urruneko maneiurako Web Interfazea gaitu beharko duzu (Plugin-en artean aurki daiteke aukera hau).

Ondoren Xvfb komandoa instalatu beharra dago, horretarako honako pausuak jarraituz.

Azkenik honako kodea duen script-fitxategia sortu eta Linux sisteman instalatu beharko duzu honako pausuak egikarituz.

#!/bin/sh
 
set -e
 
JDOWNLOADER_USER=erabiltzailea
NDISPLAY=8765
 
XVFB_COMMAND="/usr/bin/Xvfb"
XVFB_COMMAND_OPS=":$NDISPLAY -ac"
JD_COMMAND="/usr/bin/java"
JD_COMMAND_OPS="-Xmx512m -jar /exekutagarrira/path/osoa/JDownloader.jar"
 
export PATH="${PATH:+$PATH:}/usr/sbin:/sbin"
 
start() {
     start-stop-daemon --start --quiet --background --user $JDOWNLOADER_USER --exec $XVFB_COMMAND  -- $XVFB_COMMAND_OPS &
     export DISPLAY=:$NDISPLAY.0
     start-stop-daemon --start --quiet --background --user $JDOWNLOADER_USER --exec $JD_COMMAND -- $JD_COMMAND_OPS &
}
 
stop() {
     kill `ps aux | grep "$JD_COMMAND" | awk '{print $2}' | head -n 1`
     kill `ps aux | grep "$XVFB_COMMAND" | awk '{print $2}' | head -n 1`
}
 
case "$1" in
  start)
        echo "Starting daemon: "$NAME
          start
          echo "."
     ;;
  stop)
        echo "Stopping daemon: "$NAME
          stop
          echo "."
     ;;
  *)
     echo "Usage: "$1" {start|stop}"
     exit 1
esac
 
exit 0

Kontuan izan script honetan honako balioetan sistemaren araberako aldaketak egin beharko direla:

  • JDOWNLOADER_USER: script-a exekutatuko duen erabiltzailea (root erabiltzailea ez da gomendatzen).
  • NDISPLAY: Xvfb-k sortuko duen ingurune grafikoaren identifikadorea.
  • JD_COMMAND_OPS: JDownloader.jar elementua aurkitzen den direktorioaren path-a ezarri beharko da.

Behin pauso guzti hauek jarraituta, sistema berrabiaratu beharko da. Dena egoki joan baldin bada, JDownloader-en web interfazera konektatu ahal izango zara.

Xvfb Ingurune Grafiko Birtualak

Sortzen dituen errendimendu galerak direla eta, linux zerbitzarietan ez da inolako ingurune grafikorik abiatzen. Hori dela eta, ezinezkoa izaten da derrigorrez ingurune grafikoa beharrezko duten aplikazioak exekutatzea.

Arazo honi aurre egiteko, Xvfb komandoaz baliatu gaitezke. Xvfb edo X Virtual Framebuffer komandoak, memoria espazioan ingurune grafiko birtual bat sortzeko gai da. Horrela ingurunea beharrezko duten aplikaziak exekutatzeko gai ziango garelarik. Hauek dira Xvfb instalatu ahal izateko beharrezko pausuak:

sudo apt-get install xvfb
 
sudo apt-get install xfonts*

Bigarren komando hau ez da guztiz beharrezkoa sistema guztietan, baina garrantzitsua da  xvfb komandoa erabiltzean erroreak agertzen diren kasuetan.

Behin komandoa instalatuta bere erabilera honakoa litzateke

  • Ingurune birtuala sortu, non ingurunearen identifikadorea kasu honetan 8765 zenbakia izango den.

Xvfb :8765 -ac &

  • DISPLAY aldagaia eguneratu, exekutatuko den programak ingurune berriaren berri izan dezan (ez ahaztu identifikadorearen amaieran dagoen “.0” balioa).

export DISPLAY=:8765.0

  • Orain nahi dugun programaren komandoa idatzi:
gedit

Komando honen erabilera JDownloader programarekin testeatu da Ubuntu Server 8.04 LTS batean. Oso erabilgarria suerta daiteke komando bidezko maneiua ez duten programak zerbitzari batean martxan izateko.

Linux-en Hasiera Script-ak Gehitzen

Linux sistema bat abiaratzen denean, sistemako edota erabiltzaileak definitutako zerbitzuak hasieratzeko aukera eskaintzen da. Horretarako sistema nagusietan /etc/init.d/ direktorioan kokatuak egoten diren script fitxategiak erabiltzen dira.

Erabiltzaileak sortutako script bat txertatu nahi denean, aipatutako direktorioan kopiatu beharra dago. Ez ahaztu script-aren jabea eta taldea “root” izateaz eta exekuzio baimenak egokiak esleitzeaz, horretarako honako komandoak erabiliz:

sudo chown root:root /etc /init.d/
sudo chmod 700 /etc/init.d/

Hurrengo pausua, script-a sistema abiatzean exekuta dadin ezartzea da. Horretarako update-rc komandoa erabiliko da.

  • Script-a gaitzeko honako komandoa erabili behar da:
update-rc.d /etc/init.d/<script_fitxategia> defaults
  • Eta honakoa desgaitzeko:
update-rc.d -f /etc/init.d/<script_fitxategia> remove

Komando hauek ez diete script-ei inongo aldaketarik eragiten, sistemari script-aren berri ematen diote eta beharrezko estekak ezartzen dituzte sistema abiatzean gure fitxategia exekuta dadin.

Machine Check Exception

Machine Check Exception-a, prozesadore baten barne arazoak erabiltzaileari jakinarazteko mekanismoa da. Windows sistema baten azpian lan egiten duen hardwareen kasuan, mekanismo honek, horren ezagunak diren pantailazo urdinak sortzen ditu. Linux sistematan ordea honelako mezuak agertzen dira (Sistema izoztua geratzen delarik):

Machine Check Exception Linux makinatan

Machine Check Exception Linux makinatan

Mezu hauek kriptikoak izaten dira eta beraz, arazoaren funtsa zein den ezagutzeko, mcelog bezalako utilitateak erabili beharko dira informazio zehatzagoa lortu ahal izateko.

Ubuntu sistema batean honako pausuak eman behar dira mcelog aplikazioa erabili ahal izateko:

sudo apt-get install mcelog

Ondoren terminal bat ireki eta honako komandoa exekutatu

sudo mcelog

Sistemak honelako informazioa pantailaratuko du:

mcelog komandoaren emaitza

mcelog komandoaren emaitza

Mezu hauetan atal interesgarriena MCA lerroari dagokiona da. Lerro honetan prozesadoreak jasandako errorearen informazio zehatza eskaintzen da, internet bidez soluzio posibleak aurkitzeko erabil erraza. Ala ere prozesadore fabrikatzaile gehienek, prozesadoreen gida zehatzak publikatzen dituzte sarean, bertan, errore hauen deskripzio eta zergaitiak aurkitu ahalko direlarik.

Esteka interesagarriak:

Postfix Posta Zerbitzaria Instalatzen

Zerbitzari batean postfix posta zerbitzari bat martxan jartzeko pausuak honakoak dira:

Lehenik eta behin postfix paketea instalatu behar da honako komandoaz:

sudo apt-get install postfix

Instalazioan zehar, konfiguraziorako menu txiki bat agertuko zaigu kontsolan. Puntu hau garrantzitsua da, postfix berak konfigurazio patroi bat edo beste eratuko duelako aukeraren arabera.

Kasu honetan, zerbitzaria Euskaltel-en internet konexio batera konektatua dagoenez, 25 portua itxia dago. Hori dela eta, ezinezkoa da posta zuzenean postfix zerbitzaritik bidaltzea, erdibideko bat erabili beharra dago. Beraz Internet with smarthost aukeratu da.

Hemendik aurrerako pausuak garrantzitsuak dira azken konfigurazioa zuzena izan dadin.

Mail domeinuaren izena ezarri, kontuan izan beharra dago domeinua lehenagotik existitu behar duela:

Hurrengo pausua erdibideko smtp zerbitzariaren helbidea ezartzea da, Euskaltel-en kasuan safemail.euskaltel.net:587 helbidean dago kokatua (587 portua erabiltzen du).

Aurrera jarraituz instalazioa amaitutzat joko da.

Azkenik honako puntuak kontuan hartzea gomendagarria da:

  1. Zerbitzariko firewall-ean 25 portua ireki beharra dago.
  2. NAT zerbitzua erabiltzen bada konexiorako Routerrean, 25 portua postfix zerbitzarira esplizituko bideratu beharra dago.
  3. Kontuan izan domeinua eskaintzen duen zerbitzuak Mail Exchange (MX) zerbitzua eskaintzen duela.

OHARRA: Webmin-eko mail gestorea erabiliz gero ezinbestekoa da moduluko konfigurazioan Domain to use in From: address aldagaian oroitz.dyndns.org domeinua ezartzea.

WordPress Blog-aren Irudien Prozesamendua Gaitzea

WordPress instalazio berri bat egin ondoren, igotako irudien neurria aldatzeko aukera desgaitua dagoela suerta daiteke. WordPress-ek neurri aldaketa hau prozesatzeko php-gd moduluaz baliatzen da eta sisteman instalaturik aurkitzen ez den kasuetan, aukera desgaitzen du.

Arazo hau ekiditeko, Ubuntu distribuzioetan honako komandoak exekutatzea nahikoa da (Ubuntu 8.04):

Lehenik terminal berri bat ireki eta php-gd paketearen instalazioari ekingo zaio:

sudo apt-get install php5-gd

ondoren, web zerbitzaria berabiaratuko beharko da (kasu honetan apache2):

sudo /etc/init.d/apache2 restart

Kontuan izan erabiltzen hari garen PHP bertsioaren arabera, php5-gd paketearen izena alda daitekeela.

Terminaleko Tipografiaren Antialiasing-a Aktibatu

Ubuntu 8.04 instalazio batera VNC bidez konektatzean, beharrezkoa da X Render extentsioa desgaitzea. Behar honek Terminaleko tipografiaren antialising-a desgaitzen du defektuz. Arazoa modu honetan ekidin daiteke

  1. Terminal berri bat ireki
  2. Bertan honako komandoa idatzi:
    sudo gconf-editor
  3. Ezkerrean agertuko det zuhaitzean honakoa aukeratu:
    apps -> gnome-terminal -> profiles -> Default
  4. Ondoren eskubiko pantailan honako balioa bilatu eta desgaitu:
    no_aa_without_render

Modu honetara berehala aktibatuko da antialising-a gure terminalean. Hurrengo irudian ikus daiteke egindako aldaketen eragina.

Antialiasing-a aktibaturik duen Terminala

Antialiasing-a aktibaturik duen Terminala

Estekak:
gnome-terminal key list
gconf