WebSVN internet bidez Subversion errepositorioak arakatzeko tresna da. Oso erabilgarria suerta daiteke garatutako kodeak modu profesionalean plazaratzeko.
Atzitzaile hau Apache web zerbitzariaren dav_svn moduluaren laguntzaz, urruneko errepositorioak atzitzeko gai da. Hona hemen sistema martxan jarri ahal izateko jarraitu beharreko pausuak.
- Lehenik dav_svn modulua instalatu beharra dago
sudo apt-get install subversion libapache2-svn
- Apache zerbitzarian modulua aktibatu
sudo a2enmod dav_svn
- Apache zerbitzarian vhost berri bat sortu eta honako kodea atxikitu. Ikus daitekeen moduan SVNListParentPath eta AuthzSVNAccessFile parametroak errepositorioaren instalazioarekin erlazio zuzena dute.
<VirtualHost *:80> ServerName svn.domeinuaren.izena ServerSignature On LogLevel warn ErrorLog /var/log/apache2/error.log CustomLog /var/log/apache2/access.log combined <Location /> DAV svn SVNParentPath /errepositorioen/erro/direktorioa SVNListParentPath off SVNPathAuthz off AuthzSVNAccessFile /errpositorioen/erabiltzaile/fitxategia/authz </Location> </VirtualHost>
- Azkenik Apache zerbitzaria berhabiaratu eta dagoeneko Subversion errepositoriorako sarrera izango duzu svn.domeinua.izena helbidean.
- Kontuan izan beharra dago errepositorioaren authz fitxategia modu egokian konfiguratu beharra dagoela. Bestela, internet bidez edonork errepositorioan aldaketa sortzeko aukera izatea gerta liteke.
- Behin dav_svn modulua eta kanpo konexioa konfiguratuta, WebSVN instalatzea da hurrengo pausoa. Lehenik azken bertsioa jaitsi beharra dago honako helbidetik http://websvn.tigris.org/servlets/ProjectDocumentList
- Ondoren gustoko direktorio batean deskonprimitu eta Apache zerbitzarian vhost berri bat sortu beharra dago. Modu honetara WebSVN tresnaren web gunerako sarrera sortuz:
<VirtualHost *:80> ServerName websvn.domeinuaren.izena ServerSignature On LogLevel warn ErrorLog /var/log/apache2/error.log CustomLog /var/log/apache2/access.log combined DocumentRoot /websvn/orrialdearen/direktorioa <Directory /websvn/orrialdearen/direktorioa> AllowOverride None Options -MultiViews -Indexes Order allow,deny Allow from all </Directory> </VirtualHost>
- Azkenik WebSVN orrialdea konfiguratzea besterik ez dago. Horretarako, instalazioak berak dakarren tutorial txikia jarraitu. Tutoriala honako helbidea atzituz lortu dezakezu http://websvn.oroitz.dyndns.org/doc/install.html.
Azken emaitza zein den ikusteko http://websvn.oroitz.dyndns.org orrialdean aurkitzen den nire WebSVN pertsonala bisita dezakezu.