Xvfb Ingurune Grafiko Birtualak

Sortzen dituen errendimendu galerak direla eta, linux zerbitzarietan ez da inolako ingurune grafikorik abiatzen. Hori dela eta, ezinezkoa izaten da derrigorrez ingurune grafikoa beharrezko duten aplikazioak exekutatzea.

Arazo honi aurre egiteko, Xvfb komandoaz baliatu gaitezke. Xvfb edo X Virtual Framebuffer komandoak, memoria espazioan ingurune grafiko birtual bat sortzeko gai da. Horrela ingurunea beharrezko duten aplikaziak exekutatzeko gai ziango garelarik. Hauek dira Xvfb instalatu ahal izateko beharrezko pausuak:

sudo apt-get install xvfb
 
sudo apt-get install xfonts*

Bigarren komando hau ez da guztiz beharrezkoa sistema guztietan, baina garrantzitsua da  xvfb komandoa erabiltzean erroreak agertzen diren kasuetan.

Behin komandoa instalatuta bere erabilera honakoa litzateke

  • Ingurune birtuala sortu, non ingurunearen identifikadorea kasu honetan 8765 zenbakia izango den.

Xvfb :8765 -ac &

  • DISPLAY aldagaia eguneratu, exekutatuko den programak ingurune berriaren berri izan dezan (ez ahaztu identifikadorearen amaieran dagoen “.0” balioa).

export DISPLAY=:8765.0

  • Orain nahi dugun programaren komandoa idatzi:
gedit

Komando honen erabilera JDownloader programarekin testeatu da Ubuntu Server 8.04 LTS batean. Oso erabilgarria suerta daiteke komando bidezko maneiua ez duten programak zerbitzari batean martxan izateko.