Redmine eta Git Errepositorioen Uztartzea

Redmine tresnak Git errepositoriekiko bateragarritasun osoa eskaintzen du. Trebetasun honek proiektuen garapen prozesuaren jarraipen zehatzeagoa eskaintzen du.

Proiektu baten ataza-jarraipena git errepositorio batekin uztartzeko, lehenik eta behin errepositorio berri bat jarri beharko dugu martxan. Gure kasuan Redmine aplikazioarentzat berezkoak izango diren jatorri errepositorioen klon-ak erabiliko ditugu.

Lehenik eta behin errepositorio berrien gordailua sortuko dugu

1
2
3
sudo mkdir -p /var/opt/redmine/git
sudo chown -R www-data:www-data /var/opt/redmine/git
cd /var/opt/redmine/git

ondoren errepositorio nagusiaren klona sortuko dugu, bertan egindako aldaketak Redmine tresnan isladatzeko asmoz

1
2
git clone --bare file:////var/opt/git/pictogram.git pictogram.git
git remote add origin file:////var/opt/git/pictogram.git

Hurrengo pausoa errepositorio fisikoa eta Redmine tresna uztartzea da. Horretarako Redmine tresnan kautotu eta uneko proiektuaren aukeretara joko dugu. Bertan Repository atalean, errepositorio berri bat sortzeko aukera eskaintzen da. Errepositorioaren kokalekua eskatzen den atalean sortu berri dugun errepositorioaren kokalekua ezarriko dugu. Bestelako aukerak norberaren beharretara hautatu eta aldaketak gorde ondoren, proiektua eta errepositorioa uztarturik egongo dira.

Mahaigaineko Chrome-a Mugikor Bihurtzen

Mugikorretara bideratutako web-guneen garapenean, maiz beharrezko izaten da mahaigaineko ordenagailuetan orrialdeak testatzea. Horretarako, mugikorreko Chrome nabigatzailea mahaigaineko makinan eskuragarri izateko, honako pausuak jarraitu behar dira:

  • Lehenik eta behin Chrome nabigatzailearen exekutagarriaren “Shortcut” berri bat sortuko dugu.
  • Ondoren, eskuin botoiaz klikatuz, “Properties” aukeratu.
  • Behin aukeren lehioan “Target” balioan onakoa gehituko dugu:
--user-agent="Mozilla/5.0 (Linux; U; Android 2.1-update1; en-us;) AppleWebKit/530.17 (KHTML, like Gecko) Version/4.0 Mobile Safari/530.17"

Aldaketak onartu eta dagoeneko nabigatzailea mugikor formatura moldaturik izango dugu.