JDownloader Testuzko Linux Zerbitzari Batean

Post honetan ingurune grafikorik ez duen Linux zerbitzari batean JDownloader deskarga programaren instalaziorako pausuak argituko dira.

Lehen pausua JDownloader programa deskargatzea eta instalatzea da. Horretarako honako orrialdetik instaladorea lortu eta instalazio pausuak jarraitu besterik ez duzu. http://jdownloader.org/download

Behin aplikazioa instalatuta, exekutatu eta JDownloader-ek dakarren urruneko maneiurako Web Interfazea gaitu beharko duzu (Plugin-en artean aurki daiteke aukera hau).

Ondoren Xvfb komandoa instalatu beharra dago, horretarako honako pausuak jarraituz.

Azkenik honako kodea duen script-fitxategia sortu eta Linux sisteman instalatu beharko duzu honako pausuak egikarituz.

#!/bin/sh
 
set -e
 
JDOWNLOADER_USER=erabiltzailea
NDISPLAY=8765
 
XVFB_COMMAND="/usr/bin/Xvfb"
XVFB_COMMAND_OPS=":$NDISPLAY -ac"
JD_COMMAND="/usr/bin/java"
JD_COMMAND_OPS="-Xmx512m -jar /exekutagarrira/path/osoa/JDownloader.jar"
 
export PATH="${PATH:+$PATH:}/usr/sbin:/sbin"
 
start() {
     start-stop-daemon --start --quiet --background --user $JDOWNLOADER_USER --exec $XVFB_COMMAND  -- $XVFB_COMMAND_OPS &
     export DISPLAY=:$NDISPLAY.0
     start-stop-daemon --start --quiet --background --user $JDOWNLOADER_USER --exec $JD_COMMAND -- $JD_COMMAND_OPS &
}
 
stop() {
     kill `ps aux | grep "$JD_COMMAND" | awk '{print $2}' | head -n 1`
     kill `ps aux | grep "$XVFB_COMMAND" | awk '{print $2}' | head -n 1`
}
 
case "$1" in
  start)
        echo "Starting daemon: "$NAME
          start
          echo "."
     ;;
  stop)
        echo "Stopping daemon: "$NAME
          stop
          echo "."
     ;;
  *)
     echo "Usage: "$1" {start|stop}"
     exit 1
esac
 
exit 0

Kontuan izan script honetan honako balioetan sistemaren araberako aldaketak egin beharko direla:

  • JDOWNLOADER_USER: script-a exekutatuko duen erabiltzailea (root erabiltzailea ez da gomendatzen).
  • NDISPLAY: Xvfb-k sortuko duen ingurune grafikoaren identifikadorea.
  • JD_COMMAND_OPS: JDownloader.jar elementua aurkitzen den direktorioaren path-a ezarri beharko da.

Behin pauso guzti hauek jarraituta, sistema berrabiaratu beharko da. Dena egoki joan baldin bada, JDownloader-en web interfazera konektatu ahal izango zara.

Xvfb Ingurune Grafiko Birtualak

Sortzen dituen errendimendu galerak direla eta, linux zerbitzarietan ez da inolako ingurune grafikorik abiatzen. Hori dela eta, ezinezkoa izaten da derrigorrez ingurune grafikoa beharrezko duten aplikazioak exekutatzea.

Arazo honi aurre egiteko, Xvfb komandoaz baliatu gaitezke. Xvfb edo X Virtual Framebuffer komandoak, memoria espazioan ingurune grafiko birtual bat sortzeko gai da. Horrela ingurunea beharrezko duten aplikaziak exekutatzeko gai ziango garelarik. Hauek dira Xvfb instalatu ahal izateko beharrezko pausuak:

sudo apt-get install xvfb
 
sudo apt-get install xfonts*

Bigarren komando hau ez da guztiz beharrezkoa sistema guztietan, baina garrantzitsua da  xvfb komandoa erabiltzean erroreak agertzen diren kasuetan.

Behin komandoa instalatuta bere erabilera honakoa litzateke

  • Ingurune birtuala sortu, non ingurunearen identifikadorea kasu honetan 8765 zenbakia izango den.

Xvfb :8765 -ac &

  • DISPLAY aldagaia eguneratu, exekutatuko den programak ingurune berriaren berri izan dezan (ez ahaztu identifikadorearen amaieran dagoen “.0” balioa).

export DISPLAY=:8765.0

  • Orain nahi dugun programaren komandoa idatzi:
gedit

Komando honen erabilera JDownloader programarekin testeatu da Ubuntu Server 8.04 LTS batean. Oso erabilgarria suerta daiteke komando bidezko maneiua ez duten programak zerbitzari batean martxan izateko.