Linux-en Hasiera Script-ak Gehitzen

Linux sistema bat abiaratzen denean, sistemako edota erabiltzaileak definitutako zerbitzuak hasieratzeko aukera eskaintzen da. Horretarako sistema nagusietan /etc/init.d/ direktorioan kokatuak egoten diren script fitxategiak erabiltzen dira.

Erabiltzaileak sortutako script bat txertatu nahi denean, aipatutako direktorioan kopiatu beharra dago. Ez ahaztu script-aren jabea eta taldea “root” izateaz eta exekuzio baimenak egokiak esleitzeaz, horretarako honako komandoak erabiliz:

sudo chown root:root /etc /init.d/
sudo chmod 700 /etc/init.d/

Hurrengo pausua, script-a sistema abiatzean exekuta dadin ezartzea da. Horretarako update-rc komandoa erabiliko da.

  • Script-a gaitzeko honako komandoa erabili behar da:
update-rc.d /etc/init.d/<script_fitxategia> defaults
  • Eta honakoa desgaitzeko:
update-rc.d -f /etc/init.d/<script_fitxategia> remove

Komando hauek ez diete script-ei inongo aldaketarik eragiten, sistemari script-aren berri ematen diote eta beharrezko estekak ezartzen dituzte sistema abiatzean gure fitxategia exekuta dadin.