Postfix Posta Zerbitzaria Instalatzen

Zerbitzari batean postfix posta zerbitzari bat martxan jartzeko pausuak honakoak dira:

Lehenik eta behin postfix paketea instalatu behar da honako komandoaz:

sudo apt-get install postfix

Instalazioan zehar, konfiguraziorako menu txiki bat agertuko zaigu kontsolan. Puntu hau garrantzitsua da, postfix berak konfigurazio patroi bat edo beste eratuko duelako aukeraren arabera.

Kasu honetan, zerbitzaria Euskaltel-en internet konexio batera konektatua dagoenez, 25 portua itxia dago. Hori dela eta, ezinezkoa da posta zuzenean postfix zerbitzaritik bidaltzea, erdibideko bat erabili beharra dago. Beraz Internet with smarthost aukeratu da.

Hemendik aurrerako pausuak garrantzitsuak dira azken konfigurazioa zuzena izan dadin.

Mail domeinuaren izena ezarri, kontuan izan beharra dago domeinua lehenagotik existitu behar duela:

Hurrengo pausua erdibideko smtp zerbitzariaren helbidea ezartzea da, Euskaltel-en kasuan safemail.euskaltel.net:587 helbidean dago kokatua (587 portua erabiltzen du).

Aurrera jarraituz instalazioa amaitutzat joko da.

Azkenik honako puntuak kontuan hartzea gomendagarria da:

  1. Zerbitzariko firewall-ean 25 portua ireki beharra dago.
  2. NAT zerbitzua erabiltzen bada konexiorako Routerrean, 25 portua postfix zerbitzarira esplizituko bideratu beharra dago.
  3. Kontuan izan domeinua eskaintzen duen zerbitzuak Mail Exchange (MX) zerbitzua eskaintzen duela.

OHARRA: Webmin-eko mail gestorea erabiliz gero ezinbestekoa da moduluko konfigurazioanĀ Domain to use in From: address aldagaian oroitz.dyndns.org domeinua ezartzea.

Leave a Reply