Distira Sentsorea Ubuntu Sistemetan

Arazo arrunta da Linux distribuzio bat ordenagailu eramangarri batean instalatzerakoan, “Fn” tekla bidez aktibatzen diren funtzioak ehuneko ehunean eskuragarri ez egotea. Hori dela eta post honetan Asus makina batean, distira sentsorea┬ánola aktibatu azalduko da.

Lehenik aipatu beharra dago, Ubuntu sistematan, hardwarea, fitxategietan grabatutako balioen bidez konfiguratzen dela. Fitxategi hauek /sys/ erroan gorderik aurkitzen dira. Kasu partikular honetan distira sentsorearen konfigurazio fitxategia honakoa litzateke:

/sys/devices/platform/asus_laptop/ls_switch

Bertan “0” (ezgaitua) edota “1” (gaitua) baloreak esleitu daitezkeelarik.

Balio aldaketa hauek ordea, birabiaraketaren ondoren baliogabetuak izango dira, sistemak defektuzko balioak esleitzen baititu hasieraketa prozesuan. Horregatik, baloreei persistentzia eskainiko dien sysfsutils erramintaren erabilera beharrezkoa da. Behin instalazioa amaitzen denean, /etc/sysfs.conf konfigurazio fitxategia editatu beharra dago honako lerroa gehituz:

devices/platform/asus_laptop/ls_switch=1

Kontuan izan, programak berak /sys/ aurrezkia esleitzen diola lerro bakoitzari. Fitxategia gorde eta sistema birabiaratu ondoren, gure Asus eramangarriaren distira sentsorea martxan izango da.